2013-01-28

Klaseak, hedabideak eta blog-a


Blog-a idazten hasi nintzenetik jada bi hilabete pasa dira. Hasiera batean, jendeak (ikasleak barne) kimika kuantikoari irudiko aurpegia jartzen diote. Beldurra emateko modukoa, alegia. Ikasleekin kurtsoa aurrera joan ahala, aurpegi hori aldatuz doa (ez beti!) eta iruditzen zait blog honekin antzeko gauza gertatzen ari dela. Gaur bi hilabete hauen balantze bat egin nahiko nuke, eta jendeak eta hedabideek blog-aren aurrean izandako jarrera azpimarratu nahiko nuke.

2013-01-22

Zergatik hostoek kolorea aldatzen dute?


Aurreko sarrera batean, gure begiek argi ikuskorra nola antzematen duten ikusi genuen (Zergatik ikusten dugu?). Bestalde, espektru elektromagnetiko osoaren zati bat besterik ez dugula antzematen ere azaldu genuen (ikusi Argiaren natura). Bertan ikusitako kontzeptuak buruan ditugularik, gaurko sarreran hostoek zergatik aldatzen duten kolorez ikusiko dugu. Koloreen natura eta zergatik ikusten ditugun kolore hauek aztertuko dugu ere bai.


2013-01-18

Gironako abenturak

Catedral de GironaBlogean normalean kimika kuantikoari buruzko dibulgazioan nabil. Baina interesgarria iruditzen zait ere bai ikerketa munduan ez dabiltzan pertsonei erakustea zein den gure eguneroko lan modua. Horregatik, astebeterako Gironara etorri naizelarik, bisitaldi hau aprobetxatu nahiko nuke blog-ean atal berri bat hasteko: Ikerlariaren abenturak.

Abentura hauek ez dira kimika kuantikoan bakarrik gertatzen, orohar, ikerlari guztiok antzeko bizipenak izaten ditugu eta. Denetarik egoten da, kongresuak, kolaborazio bidaiak, gure lana publikatzeko abenturak etab. Oraingoan, Gironako abentura kontatuko dizuet.


2013-01-14

Elektroiaren sekretu izkutua I


Argiaren uhin/partikula izaera argitu eta gero (ikusi Argiaren natura), Planck-en "Kuantoa" kontutan izanik (ikusi "Kuantikoa" hitzaren jatorria) eta Bohr-en atomoaren modeloa (ikusi Egitura atomikoa), oraindik argitu gabeko fenomeno batzuk zeuden. Horietako bat, zergatik atomo baten elektroiek energia konkretuko egoerak izaten ahal zituzten? Gaurko sarreran galdera honi erantzungo diogu. Baina kontuz, elektroiek (eta beste partikula elementalek) oraindik sekretu gehiago gordetzen dituzte!


2013-01-10

Zergatik ikusten dugu?


Gaur atal berri bat estreinatzen dugu. Izenburua: "Zergatik?" Atal honetan egunerokotasunean gertatzen diren hainbat fenomeno azalduko ditugu, kimika kuantikoaren ikuspuntutik. Esan beharra dago kimika kuantikoa ez dela deus kimika esperimentalik gabe, eta kimika esperimentalan behatutako hainbat fenomeno ezin direla azaldu kimika kuantikoa erabili gabe. Hortaz, gaur horrelako adibide bat ikusiko dugu. Bai, inoiz baino egokiagoa da "ikusi" aditza oraingoan. Alegia, zergatik ikusten dugun azalduko baitugu.


2013-01-05

"Kuantikoa" hitzaren jatorria

Kimika Kuantikoa ala Mekanika Kuantikoa hitzak entzutean, arraroa egiten zaiguna "Kuantikoa" izenondoa da. Kimika edo Mekanika hitzen kontzeptua buruan daukagu, errezago egiten zaigu ulertzen. Baina "kuantikoa" da desorientatzen gaituena. Zergatik gertatzen da hau? Orokorrean ez dugulako ongi ulertzen Teoria Kuantikoak aurresaten dituen propietate misteriotsuak. Hala ere "Kuantikoa" hitzaren jatorria kontzeptu "sinple" batetik dator. Hala er, ideia proposatu zen garaian, oso iraultzailea izan zen. Gu, txanponak eta diru-zorroak buruan edukita, ulertzen saiatuko gara.