2013-04-02

Erradiazio elektromagnetikoaren eragina


Blog honetan dagoeneko ikusi dugu argiaren natura kuantikoa (hemen eta hemen). "Argi" gelditu zen moduan, argia erradiazio elektromagnetikoa da. Baina, erradiazio elektromagnetiko guztia, berdina al da? Erantzuna EZ da. Erradiazio mota guztiek partikula bat asoziatuta dute: fotoia. Baina, partikula honen energiaren arabera, erradiazio mota desberdinak aurkitzen ahal ditugu. Eta erradiazio mota bakoitzak eragin desberdina du materiarengan, orokorrean, eta pertsonengan, partikularki. Garbi dago zenbat eta energia gehiago eduki, eragin handiagoa (ala kalte gehiago) eranginen dutela.


Imajina kotxe batek harrapatzen zaituela. Ez duzu berdina pairatuko kotxea oso azkar badoa ala oso mantso! Oso azkar badoa, energia gehiagorekin harrapatzen zaitu eta ondorioak denok dakigu. Aldiz, oso mantso badoa, energia gutxirekin, kaltea txikia ala nulua izanen da. Eta argi dago kotxea beti kotxe, energia desberdina izan arren. Argiarekin ala erradiazio elektromagnetikoarekin antzeko zerbait gertatzen da. Fotoia beti fotoi, baina energiaren arabera eragin desberdina. Goiko irudia behean handituta ikusten ahal da.




Uhin luzeraren arabera (wavelength) 7 esparru desberdintzen ahal ditugu espektro elektromagnetikoan. 7 hauek bitan bana daitezke, ionizatzaileak, eta ez-ionizatzaileak. Goazen ikustera banaketa hau sakonago:

Erradiazio ionizatzailea: erradiazio honek materia ionizatzen du, hau da, molekuletatik elektroiak kentzen ditu. Elektroi batzuk, fotoiak absorbatzean, molekulatik ihes egiten dute, eta molekula kargatuta gelditzen da. Molekula kargatu hauek oso erreaktiboak dira, eta gorputzean kalteak eragiten dituzte. Erradiazio mota honetan, gamma-izpiak, X izpiak eta izpi Ultramoreak sailkatzen dira.

Erradiazio ez-ionizatzailea: erradiazio honek ez du materia ionizatzen. Modu naturalean heltzen zaigu eguzkitik, ala espaziotik, eta, ohiko kontzentrazioetan, prozesu biologiko arruntetan parte hartzen dute. Irrati uhinak, mikrouhinak, izpi infragorriak eta ikuskorrak sailkatzen ahal ditugu hemen. 

Gaur egun, badakigu erradiazio ionizatzaileak kaltegarriak direla, eta besteak ez. Hori bai, kopuruaren arabera. X-izpiak erradiografiak egiteko erabiltzen dira medikuntzan, baina baldintza batzuetan. Ondorengo Goxoki Kuantikoetan sakonago aztertuko dugu erradiazio mota bakoitza eta bere eragina.



Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina