2013-09-30

Zelularen energia erregulazioaren inguruan

Bloga jarraitzen duzuenok gogoratuko zenuten ekainan Biofisika Teorikoko kongresu batera joan nintzela. Bertan egindakoa kontatu nizuen aurreko sarrera hartan. Kongresu hartan, beste bi euskaldunek txarla eman zuten, eta blogetik erronka bota nien. Beraiek sarrera bana idazten bazuten, kongresuan emandako txarlaren inguruan, nik nire "abenturatan" izandako hanka-sartzeak kontatuko nituzke. Joni Mujikak erronka onartu zuen, eta protein-splicing fenomenoari buruz kontatu zigun. Hara, nire erridikuluetako batzuk kontatu beharrean izan nintzen, aho-zabal izateagatik. Gaurkoan, Elena Formosok erronkari aurre eginez, bere kontribuzioa bidaltzen digu. Hara! Hasi behar zein erridikulu kontatuko dizkizuedan hurrengoan... Elenaren sarrerarekin uzten zaituztet, pena merezi du eta!

2013-09-25

#KulturaZientifikoa 1. ekimenaren balorazio azkarra

Gaurkoan, #KulturaZientifikoa ekimena izaten ari gara. Lagunok, pozik egoteko moduan garela uste dut. @Ikerbasque-k arratsaldeko 4ak aldean zabaldutako mezuan eta @Ingumakeriak -ek emailez antzeko orduan bidalitako informazioen arabera, ia 200 erabiltzailek eta ia 1500 txio biltzen zituen #KulturaZientifikoa ekimenak. Egunak oraindik ordu batzuk ditu bukatu aurretik, eta ziur aski zenbaki hauek zerbait igoko dira.

2013-09-18

Kultura Zientifikoa Twitter-en (II): Lorearen petaloak

Astebete gelditzen zaigu Kultura Zientifikoa Twitter-en zabaltzeko ekimena burutzeko: #KulturaZientifikoa alegia. Gure ekimen hau, guztiona, eskematxo batean laburbildu nuen. Lorearen antza zuen eskema. Gure lore hau mendian, larre artean, zegoen. Maldan behera zetorren elur bolak harrapatu zuen, eta honek, umetxoak abestian bezala, lorea askatu zuen, libre izateko. Hori eginen dugu guk, irailaren 25ean. Lorea ahalik eta gehien zabalduko dugu, #KulturaZientifikoaren lorea. Kultura Zientifikoaren lorea askatu eta libre eginen dugu, loreak gu libre egiten gaituen moduan. Gaurkoan, ordea, gure lorearen petaloek esaten digutenari so eginen diogu, loreak bere mezua dakarkigu eta!

2013-09-08

Kultura Zientifikoa Twitter-en (I). Zer txiokatu?

Bi aste inguru falta dira Twitter-en montatu dugun ekimena burutzeko. Bi aste, motorrak berotzeko. Bi aste, zerbaiti hasiera emateko, ez bukaera emateko. Bai, hasiera batean helburua Twitter-en trending topic izatea zen. Eta horrela izaten saiatuko gara. Baina izandako harrerarekin, nire ustez, gauza gehiago egiteko indarra badugu. Hori bai, irailaren 25a eta gero izanen da horretaz aritzeko garaia. Gaiari buruzko azken sarrera eta gero, hainbat kontribuzio interesgarri egon ziren, eta aurreko sarreran esandakoak zabaldu egin ziren. Horrela, ekimenaren nondik norakoak laburbiltzeko asmoz, eskema bat egin genuen. Lorea dirudien eskema, hainbat petalorekin. Gaurkoan, erdikoari eginen diogu so.

2013-09-03

Kurtso hasiera: Urterako nobedadeak

Heldu da iraila. Badirudi abuztua dela atseden hartzeko garaia, eta irailak, hortaz, zerbaiten "hasiera"-ren izaera hartzen du. Jakin ezazue blogak atsedena hartu duela. Ez ordea nik! Opor laburren ostean, lanari ekin nion berriz udan zehar. Mesedez, ez pentsa blog-ean izandako isiltasunak nire oporraldiekin kointziditu duenik. Beste ikertzaile askoren kasuan bezala, gure oporraldiek ez dute abuztuarekin kointziditzen, ikerketako gauza pendienteak ditugulako. Ez nuke zuek pentsatu nahi ikertzaileok horrelako oporraldiak izaten ditugunik. Hau arazo bihur daiteke, baina beno, horrela aukeratzen dugu gehienok, nahiz eta batzutan konpromezuak direla eta ezin hartu oporrak behar bezala. Ez pentsa hori gure gauza denik bakarrik, oso hedatua dago.