2015-01-26

Ileak tente jartzeko modukoa, elektrizitate estatikoa

Askotan, zerbait ala norbait ukitzean, kalanbre modukoa nabaritzen dugu, deskarga elektriko txiki baten modukoa. Normalean, sustoa besterik ematen digun gauza izaten da, zorionez. Zergatik ematen da hau? Elektrizitate estatikoarengatik. Aurreko egunean, Hiri Gorrian saioan honen inguruan aritu ginen. Elektrizidade estatikoa zer den, zergatik gertatzen den laburki azaldu genuen. Horretaz gain, esperimentu sinpleak, etxean egiteko modukoak, egin genituen. Entzun saioa eta lasai asko animatu esperimentu sinple hauek egiten, batez ere umeentzat egokiak dira.












2015-01-15

Kaiola berezia, Faradayrena

Zergatik mozten zaigu telefono mugikorra igogailuan sartu eta atea ixtean? Zergatik hegazkinek ekaitzak zeharkatzen ahal dituzte, tximistei beldurrik izan gabe? Zergatik ez dira mikrouhinak labetik ateratzen? Oso desberdinak diruditen fenomeno hauek azalpen fisiko berdintsua dute. Metalak eta eremu elektromagnetikoen arteko elkarrekintzan oinarritzen da, eta Faradayren Kaiolaren izenarekin ezagutzen da. Zertan datza fenomeno hau? Honetaz aritu ginen Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan.










2015-01-13

Schrödingerren katua

Schrödinger fisikaria mekanika kuantikoaren garapenean su eta gar aritu zen. Argi dago izugarrizko meritua izan zuela bere izena daraman ekuazioa plazaratzean, bertze ekarpenekin batera. Dena den, bide hau guztia ez zuen bakarrik egin, eta meritua teoria honen garapenean lan egin zutenen artean banatu behar dugu (Heisenberg, Einstein, Curie, Bohr, eta abar). Zientzialari hauek guztiok onartutako Mekanika Kuantikoaren oinarri matematiko sendoak ezarri zituzten. Hala ere, ekuazioen interpretazioan ez zen horrelako adostasunik lortu! Esparru honetan kokatu behar dugu Schrödingerrek famatua egin zuen katua, Schrödingerren katua.

2015-01-08

Zergatik babesten gaitu ozonoak?

Leire Villimar, Oihane Arazkonaga, Itziar Guerrero eta Ainhoa Artetxe

Gaur egun ozonoa asko entzuten den hitza da, ozono geruzaren afera dela eta. Jakina da ozono geruzak eguzkiaren izpietatik babesten gaituela. Baina zer da ozono geruza? Eta zertarako balio du? Ozono geruza atmosferan ozono molekulen pilaketaz eratutako geruza da. Ozono molekula hiru oxigeno atomoz osaturiko molekula da, O3 bere formula izanik.

2015-01-04

Zientziaren hizkuntzak

Euskara zientzietarako balio ez duen hizkuntza dela pentsatzen dute askok. Pertsona publiko batzuk, Miguel Sanz Nafarroako Lehendakari ohiak bezala, esan ere egin zuten. Horrelako adierazpenak, ba al dute inolako oinarririk? Euskarak lekua al du zientzian bertze hizkuntzekin batera?

Zientzia, zertarako?

Ohikoa zaigu ikerketa zientifikoan gabiltzanoi, gure lan esparrua ezagutzean, jendeak ondorengo bi galderak egitea: “Konkretuki, zer ikertzen duzu?“. Normalean, erantzun labur eta azkarra emanda, bigarren galdera dator: “Eta horrek, zertarako balio du?”. Galdera hau entzunda, ikertzaileok normalean gure lana justifikatu beharrean ikusten dugu gure burua. Horretarako, zientziari esker (eta konkretuki gure esparruan) lortutako aplikazioak aipatzen ditugu. Baina, hau al da zientziaren eta zientzialarien helburu nagusia? Aplikazioak lortzea? Nire ustez, ez.

Elektroiari Omenaldia

Norteko Ferrokarrilla irratsaioan Kuantikari buruzko atala dugu 2014-15 kurtso honetan. Lehenengo saioan, kuantikaren beharraz aritu ginen. Azaroaren 24an, berriz, elektroiari egin genion omenaldia. Gure zibilizazioan uste duguna baino garrantzi gehiago du elektroiak, eta saio osoa bere inguruan egin genuen. Beheko estekan, atala entzuten ahal duzue!



Arrainek, ura edaten al dute?

Gaztelerazko gabon kanta batean, "... pero mira cómo beben los peces en el río..." abesten dute. Gabonetan ginela aprobetxatuz, hau egia ote den galdetu genion gure buruari. Arrainek, benetan edaten al dute? Erantzuna ez da espero duzuna, ziuraski. Hiri Gorrian aritu ginen honi buruz abenduaren 24an. Bertan, erantzuna, 48. minututik aurrera, Zientzia Eskola atalan.


Zer erortzen da azkarrago, luma ala pelota?

Zerutik luma bat eta pelota bat altuera berdinetik aldi berean botatzen badugu, zer helduko da lehenago? Intuizioz pentsatzen dugu gehien pisatzen den gauza azkarrago helduko dela, baina hori ez da egia... Hiri Gorrian saiatu ginen hau azaltzen abenduaren 10an. Zientzia Eskola atala, 44. minututik aurrera, gutxi gora behera.


2015-01-03

Arraultza non egosten da lehenago, Everesten?

Non egosten da lehenago janaria? Gasteizen ala Everesten? Honi buruz aritu ginen Hiri Gorrian, Ibai glaziologoarekin. Kontua da, janaria egosteko erabiltzen den ura, tenperatura berdinean al dago? Gehiago jakin nahi baduzu, beheko estekan entzuten ahal duzu, 45. minututik aurrera, gutxi gora behera.


Zergatik hozten da botaxaren barruko ura?

Zein gustora edaten dugu ura botaxatik, uda partean. Fresko-fresko ateratzen da ura, gehienetan, ezta? Baina, zergatik gertatzen da hau? Zer dela eta botaxak ura hoz dezake uda partean? Galdera hau eta antzekoak erantzuten saiatu ginen Hiri Gorrian irratsaioan, Zientzia Eskola atalean, abenduaren 17an. 50. minututik aurrera, entzungai.



Zergatik lehertzen dira krispetak?

Krispetak!! Mmmmmmm ze goxoak!!!! Baina, zer dela eta artoa lehertzen da, krispetak emateko? Edozein artok balio digu??? Hau erantzuten saiatu ginen Hiri Gorrian irratsaioan, abenduaren 3an. Zientzia Eskola atala, beti bezala, lehen orduaren bukaeran, 46. minututik aurrera.

Zergatik dilatatzen da egurra?

Egurrezko zoru, ate eta leihoekin kontuz ibili behar gara. Egurrezko materialak tamainaz asko alda daitezke, eta batzutan arazoak sor daitezke etxean. Ixten ez diren ate ala leihoak, abonbatzen den zorua... Zergatik aldatzen da egurraren tamaina? Galdera honi erantzuten saiatu ginen azaroaren 26ko programan, Hiri Gorrian. Beti bezala, Zientzia Eskola atala lehenengo orduaren bukaeran, gutxi gora behera 45. minutuan.


Aharrausiak Hiri Gorrian...

Ez, lagunok, ez. Hiri Gorrian saioan ez gara aspertzen... Aharrausiei buruz aritu ginen azaroaren 19ko programan. Bertan, aharrausiak zein animalik egiten dugun, zergatik eta zer dela eta bata besteari pasatzen diogun azaltzen saiatu ginen. Beheko estekan duzue eguneko programa entzungai. Gure Zientzia Eskola atala, gutxi gora behera 45. minututik aitzina.


2015-01-02

"Teoria" hitza eta iruzurra

Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik, kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez, testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen ahal dira.

Bermudetako Triangelu Kuantikoa

Aurkezpen hau aldatu dut, garai berriei egokitzeko. Aurkezpen zaharra post honetan aurkitzen ahal duzue. Zergatik esaten dut garai berriei egokitu behar naizela? Beno, hasiera batean ez nekien blog-ak izanen zuen harrera. Euskal Herrian, kuantikan lan egiten dugunok ez gara asko, gehienak, fisikariak gainera. Eta kimika kuantikozko blog bat zenbat jendek irakurriko zuen ez nekien. Baina harrera oso positiboa izan da. Hemendik irakurle guztiei nire eskerrik handiena!